Atzoko podiuma.
Asteburuan Mundakan jokatu dute Euskal Surf Zirkuituaren hirugarren eta azken proga. Hendaiako surflariak Mundakan irabazteaz gain, maiatzean Donostian eta uztailean Zarautzen lehiaturiko beste bi txapelketak ere irabazi ditu.
Pozik agertu zen irabazlea, eta txapelketan izandako maila nabarmentzeagaz batera, txapelketaren antolatzaile den Euskal Herriko Surf Federazioarentzat esker oneko berbak izan zituen.
Jatyr Berasaluze bizkaitarrak egin zuen bigarren, eta Aritz Aranburu gipuzkoarra sailkatu zen hirugarren.
Herenegun, 24 surflarik kanporaketak eta final laurdenak lehaitu ostean, atzoko saioan final-herenak eta finala jokatu zituzten.
Andy Criere, finalean.
Bederatzi surflari sailkatu ziren final-herenetara. Lehen final herenean, Jatyr Berasaluze eta Ander Mendiguren aritu ziren nor baino nor gehiago, Asier Maqueda ere sailkatu zen final herenetara, baina, final laurdenetan min hartu, eta ondorioz, atzo ezin izan zuen lehiatu.
Bigarren txanda, Andy Crierek, Roberto Letamendiak eta Hodei Collazok osatu zuten, eta hirugarren txandan, Aritz Aranburu, Ethan Egiguren eta Indar Unanue uretaratu ziren.
Jatyr Berasaluze, finalean.
Surfean egiteko baldintza egokiak izan dituzte asteburuan, eta surflariek ez zuten utzik egin. Zapatuan olatu ederragoak izan zituzten, baina, atzokoan ere, beren abilezia erakusteko aukera izan zuten.
Esaterako, atzokoan, zazpi, zortzi eta bederatzi puntuko puntuazioa lortu zuten zenbait olatugaz, eta herenegun, Aritz Aranburuk hamarreko puntuazioa ere lortu zuen.
Aritz Aranburu, finalean.