Muruetakoak Euskal Herriko txapelketako finaletik kanpo geratu dira
Murueta Sokatira Kirol Klubeko sokatiralariak ez dute lortu 300 kiloko Euskal Herriko Goma Gaineko 4X4 txapelketako finalera sailkatzea.Aurreko asteburuan Artziniegan (Araba) jokatu zuten 300 kiloko Euskal Herriko Goma Gaineko 4X4 txapelketaren bigarre...
Aurreko asteburuan Artziniegan (Araba) jokatu zuten 300 kiloko Euskal Herriko Goma Gaineko 4X4 txapelketaren bigarren jardunaldia.
Murueta Sokatira Kirol klubeko ordezkariak laugarren egin zuten beren multzoan.
Anoetako (Gipuzkoa) kiroldegian lehiaturiko lehen jardunaldian, berriz, hirugarren egin zuten, eta bi postu horiek ez dira nahikoa izan finalerako txartela lortzeko.
Sei talde finalean
Ondorioz, bihar honako sei talde hauek jokatuko dute final handia Ibarrako kiroldegian (Gipuzkoa): Amaiur, Beti-gazte, Ibarra A, Ñapurrak A, Ñapurrak B eta Sokarri A.
Bihar 17:00etan hasiko da lehia. Baina, aurretik, 14:30etatik 15:30etara bitartean pisaketak egingo dituzte.