Argazkia: Murueta Sokatira Kirol Kluba.
Asteburuan Artziniegan (Araba) jokatu zuten 300 kiloko Euskal Herriko Goma Gaineko 4X4 txapelketaren bigarren jardunaldia.
Murueta Sokatira Kirol klubeko ordezkariak laugarren egin zuten beren multzoan.
Anoetako kiroldegian lehiaturiko lehen jardunaldian, berriz, hirugarren egin zuten, eta postu horiek ez dira nahikoa izan finalerako txartela lortzeko.
Ondorioz, etzi honako talde hauek jokatuko dute finala Ibarran (Gipuzkoa): Amaiur, Beti-gazte, Ibarra A, Ñapurrak A, Ñapurrak B eta Sokarri A.
Etzi 17:00etan hasiko da final handiko lehia. Aurretik, 14:30etatik 15:30etara pisaketak egingo dituzte.