Bihar hasi eta martitzenera bitartean jokatuko dituzte. Bizkaiko beste herri batzuetako partaideekin batera, Mañuko Ugalde eta Egia eta Bermeoko Iker Legarreta, J.J. Bilbao, Alegriak eta Janire Alegria ariko dira lehian.
Bihar, 21:00etan hasiko da lehen saioa. Bertan, Ugalde, Gatikako Lobene eta Loiuko Urrutikoetxeak anaiak ariko dira nor baino nor gehiago.
Etzi ere ordu berean ekingo diete probari, Etxebarriako Satxibarrek, Gamizko Zarra tabernako kideek eta Zallako Narbaizak.
Domekako saioa, berriz, 18:00etan hasiko da. Orduan bermeotarrak izango dira protagonista. Iker Legarreta, Egia eta J.J. Bilbaok jokatuko dute hirugarren saio hori.
Asteleheneko eta martitzeneko saioak 21:00etatik aurrera lehiatuko dituzte. Astelehenekoan, Alegriak, Mallabiko Irazolak eta Leioako Jose Ignacio Agirrek hartuko dute parte.
Martitzenekoa izango da azken jardunaldia. Orduan, Janire Alegria, Iurretako Partiliku elkarteko kidea eta Gamizko Miren Olabarrieta ariko dira lehian.