Euskal jai giroan batuta, txerrikia dastatu dute
Iraileko Andra Mari jaietan hasitako Busturialdeko pultsu txapelketaren finala jokatu zuten domekan, Muruetan; Dani Zubikoa agertu ez zenez, biren arteko finala izan zen eta Jose Castillo izan zen garaile.Iaz ez modura, aurten eguraldia lagun izan zute...
Iraileko Andra Mari jaietan hasitako Busturialdeko pultsu txapelketaren finala jokatu zuten domekan, Muruetan; Dani Zubikoa agertu ez zenez, biren arteko finala izan zen eta Jose Castillo izan zen garaile.
Iaz ez modura, aurten eguraldia lagun izan zuten muruetarrek domekan, Txerriki Eguna ospatzeko. Hala, asko izan ziren Eleizaldera hurbildu ziren bai herritarrak zein inguruko herrietako bizilagunak ere.Eguna girotzeko, euskal jai giroan oinarritzen diren jarduerak antolatzen ditu urtero Muruetako Udalak. Modu horretan, herri kirolak, dantza erakustaldia eta kantu tradizionalen agerraldia izan ziren goizean. Andra Mari jaietan hasitako Busturialdeko pultsu txapelketaren finala jokatu zen, eta hainbat izan ziren finala ikustera hurbildu ziren lagunak, izugarrizko giroa sortuta. Dani Zubikoak, Jose Castillok eta Kepa Zubizarretak jokatu behar zuten finala, hala ere, Zubikoak ezin izan zuen agertu eta biren arteko finala izan zen. Castillorentzat izan zen txapela, bi eskuekin bera nagusitu baitzen.
Txerrikia dastatzeaz gain, beste zenbait produktu ere dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, Eleizalden jarri zuten azokatxoan; gazta, ortuariak, etxeko gozoak, eztia…izan zituzten aukeran.
Herri bazkarian batuta, agurtu zuten aurtengo Txerriki Eguna.