Argazki lehiaketako lanak, bistara
Muxikako argazki lehiaketak baditu irabazleak, eta horien zein gainontzeko parte hartzaileen argazkiak bildu eta erakusketan ikusgai jarri dituzte Zubieta Errotan. Guztira, 24 lagunek parte hartu dute aurten, eta horien artean, honakoak izan dira iraba...

Muxikako argazki lehiaketak baditu irabazleak, eta horien zein gainontzeko parte hartzaileen argazkiak bildu eta erakusketan ikusgai jarri dituzte Zubieta Errotan. Guztira, 24 lagunek parte hartu dute aurten, eta horien artean, honakoak izan dira irabazleak: Fernando Perea muxikarra (Bilduma onena), Eduardo Abaunza gernikarra (Argazki onena), Elena Ojanguren muxikarra (Gaztetxoen argazki onena) eta Karmelo Ibarretxe muxikarra (Muxikarren argazki onena). Sarituak izan direnen, zein izan ez direnen argazkiak Muxikako Udalak 2016. urteko egutegirako erabiliko ditu.