Sup edo paddle surf kirola egitea gustuko dutenek aukera ezinhobea izango dute haien gustuko kirola Urdaibai bezalako leku pribilegiatuan egiteko.
10:30ak inguruan Mundakako Txorrokopuntan elkartu eta ordu erdi beranduago abiatuko dira. Mundakan hasi eta Muruetara joango dira eta bertan buelta hartuko dute Mundakara itzultzeko.
Hiru bat ordutan egiteko moduko itsas zeharkaldia dela aurreikusi dute, beraz, 14:00etarako amaitzea espero dute.
Sup taularik ez dutenek alokatzeko aukera izango dute. Northwind club-eko bazkide direnek 13 euro ordaindu beharko dituzte materiala alokatzeko, eta bazkide ez direnek, berriz, 15 euro ordaindu behar dituzte.
Maila eta adin guztientzako irteera dela azaldu dute antolatzaileek. Doakoa da, baina, aurretik izena eman behar da, helbide elektroniko honetara idatzita:
clubnorthwind@gmail.com. Parte hartzaileek izen abizenak zehaztu beharko dituzte eta materiala alokatuko duten ala ez. Bihar 18:00ak arteko epea ipini dute apuntatzeko.
Free-session
Itsas zeharkaldiagaz batera, bazkalosterako, Mundakako olatuagaz gozatzeko surfeko
free-session edo saio librea antolatu dute. 15:30etan sartuko dira uretan.
Gero, partaideek afari-merienda egingo dute, arratsalde-iluntze partean.