Iazko azoka
Urtero egin modura, aurten ere, txakolin eguna ospatuko dute zapatuan, Mundakan. Bertaratzen direnek, hiru txakolin mota dastatzeko aukera edukiko dute, beste zenbait produkturen artean. Izan ere, azoka txiki bat ere jarriko dute.
11:00etan emango diote hasiera txakolin egunari, eta 14:30ak arte, Mundakako udaletxeko arkupeetan bilduko dira herritarrak. Hiru izango dira beren txakolina Mundakan dastatzeko aukera emango duten txakolingileak. Hain zuzen ere, Abio, Amunategi eta Isasi txakolinak dastatu eta erosi ahalko dira kostaldeko herri horretan. Bakioko, Busturiko eta Iurretako ekoizleen txakolinak dira horiek.
Txakolinaz gain, bertaratzen direnek patea eta gazta ere izango dituzte aukeran, ohiko azoka txikian.
Gainera, beste urteetan egin modura, Batzokiak antolatuta, taloa eta txorizoa dastatzeko aukera ere gongo da. Horretatik ateratzen duten dirua, ongintzazko ekintza batera zuzentzen dute urtero.