Argazkia: Murueta Sokatira Kirol kluba.
Zapatuan, Anoetako kiroldegian (Gipuzkoa) lehiatu zuten 300 kiloko Euskal Herriko 4X4 sokatira txapelketaren lehen jardunaldia.
Gizonezkoetan, hiru multzotan banatuta talde hauek parte hartu zuten: Murueta, Ñapurrak, Sokarri, Ibarra, Berriozar, Atzera, Baiona, Beti-Gazte, Txantrea eta Amaiur.
Emakumezkoetan, berriz, ondorengo lau taldeak aritu ziren nor baino nor gehiago: Ibarra, Badaiotz, Txantrea eta Bizindar.
A multzoan, Ñapurrak A taldea izan zen onena. Haren atzetik sailkatu ziren Sokarri A, Ibarra A, Berriozar A, Atzera eta Baiona.
B multzoan, Ibarra B taldea nagusitu zen eta Ñapurrak B taldea sailkatu zen bigarren. Muruetako taldearen atzetik, Sokarri B eta Berriozar B geratu ziren.
Argazkia: Murueta Sokatira Kirol kluba.
C multzoa lau taldek osatu zuten, eta guztien artean Beti-gazte izan zen onena eta Amaiur taldeak egin zuen bigarren. Baiona B taldea izan zen multzoko hirugarrena eta Txantrea eta Ñapurrak B-rekin osaturiko taldea laugarren sailkatu zen.
Nesken lehia, 260 kilotan izan zen, eta Ibarra nagusitu zen. Badaiotz taldea izan zen bigarrena, Txantrea hirugarrena eta Bizindar laugarrena.