Itsasne Gabrielen aitak jaso du saria, alabaren ordez
Ezetz Jakin lehiaketaren azaroko saria eman du gaur goizean Berbalagunek. Hain zuzen, Itsasne Gabriel Estebanez gernikarrarentzat izan da saria. Errenteria auzoko Sakone tabernak eman du oraingoan saria: bi lagunentzako afaria edo bazkaria. 69 lagunek erantzun dituzte azaroko lehiaketako galderak, eta 36k erantzun dituzte denak ondo.
Abenduko lehiaketa ere martxan daago. Oraingoan Gurutze Gorrikoek prestatu dituzte galderak, eta liburu bat ere eman dute, irabazleari emateko. Saria, Nere Kabiak emango du abenduan. Beraz, irabazleak, Gurutze Gorrikoek emandako liburuaz gain, bi lagunentzako afaraiagaz ere gozatu ahal izango du.