38. Euskal Zine Bileraren balorazio baikorra egin du Lekeitioko Udalak
Zortzi egunetan zehar 1.600 ikusle pasatu dira Lekeitioko Ikusgarri zinema aretotik, eta aurtengo lehiaketara lan ausart eta kalitatezkoak aurkeztu direla nabarmendu du Lekeitioko Udalak, 38. Euskal Zine Bileraren balorazio baikorra eginez. «Zine bile...
Euskal Zine Bilerak bere bi helburuei bete betean kolpe diela adierazi dute: «Hasiberriei bidea egiten laguntzen gaude eta sektore profesionalarentzako ezinbesteko bilera bihurtu dugu gure jaialdia».
60.000 euroko aurrekontua eduki du euskal zinemaren jaialdiak aurten, eta parte hartzen duten norbanako eta erakundeen lana eskertu nahi izan dute. «Oinarrizko ekimen kulturala da Lekeitioko Udalak antolatzen duen Euskal Zine Bilera. Lekeitioko herri honetatik egiten duguna, Euskal Herrira eta mundura begira», azpimarratu dute.
38. bileraren balorazioa eginda datorren urteko bilera prestatzen hasi direla aitatu du udalak, eta jaialdia hilabete aurreratzeko asmoa dutela aurreratu dute, 2016ko urrira.