Herenegun Zamudion erabaki zen aurtengo txapelketa. Ereñarrek irabazi zuten Zamudioko Rallya eta garaipen horri esker, Euskal Herriko 2015eko Rally txapelketa ere bereganatu dute.
Izan ere, aurretik Aranak berak, Aitor Saizar pilotu berriaturrak eta Mario Perezek zituzten Euskal Herriko txapela lortzeko aukerak.
Peugeot 309 GTI-agaz 34 minutu, 47 segundo eta 75 ehunen pasatxoko denbora egin zuten irabazleek Zamudion.
Haien atzetik RACVN taldeko Roland Holke pilotua eta Iñigo Fernandez kopilotua sailkatu ziren 36 segundu pasatxoko aldeagaz. Hamaika lasterketa taldeko Aitor Saizar berriatuarrak eta Gorka Aginagak osatu zuten podiuma.