Autzaganeko tunelen obrak
Autzaganeko obren ardura izan duen Aldi baterako Enpresen Elkartea (ABEE) zigortu du Bizkaiko Foru Aldundiak, kontratua ez betetzeagatik. Cacyr, Mariezkurrena, Bycam eta Viconsa enpersek osatu zuten Autzaganeko tunelak egiteko enpresen elkartea, eta kontratuko hiru klausula ez dituztela bete azaldu du aldundiak.
Ekonomi eta Lurralde Garapenerako diputatu Imanol Pradalesek Batzar Nagusietan azaldu legez, “obra zuzendaritzak egindako txosten teknikoekin bat etorriz, Autzagabe ABEE zigortzeko nahikoa arrazoai badaude”. Pradalesen esanetan, epe osoa ez betetzea, epe partzialak ez betetzea eta obra zuzendaritzaren aginduak ez betetzea dira ABEEk urratu dituen klausulak. “Ondorioz, guztira 4,2 milioi euroko zigorra ezarri zaio, eta aplikatu da, dagoeneko, iraileko ziurtagirian”, esan du Pradalesek. Gainera, zigor hori, ABEE horrekin sinatu den kontratua zorrotz eta irizpide teknikoekin aplikatzearen ondorio dela azaldu du Pradalesek.