Produktuak saldu, erosi, trukatu edo aldatzeko aukera egongo da bihar
Haitz Nagusidxe Auzo Elkarteak antolatuta, merkatu txikian parte hartzeko aukera izango dute herritarrek, beste behin ere, Bermeon. Ohi bezala, Goiko plazan batuko dira beraien produktuak saltzeko, trukatzeko zein aldatzeko asmoa duten herritarrak. Gau...
Hala, parte hartzen duten horiek koadroak, bitxikeriak, jostailuak, arropa, eskulanak, liburuak, diskoak eta beste hainbat jarriko dituzte erosleen eskura. Hain justu, bihar 10:30etik 14:30era arte edukiko dute zabalik azoka.