Okelar anaiak sariketara lanak aurkezteko epea luzatu egin dute
Mutrikuko Bertso Eskolak jakitera eman duenez, 27. Okelar anaiak bertsopaper lehiaketara lanak aurkezteko epemuga abenduaren 14ra luzatu da. Era berean, Okelar anaiei egitekoa zen omenaldiaren data ere atzeratu egingo dela iragarri dute.Hain zuzen ere,...
Hain zuzen ere, omenaldia abenduaren 19an egin ordez, urtarrilaren 16an egingo dute. «Abenduaren 20an hauteskundeak direla eta, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 19an jarri dute, Okelar anaiei omenaldia egitea aurreikusitako egun berberean. Ondorioz, omenaldia eta sari banaketa atzeratzea erabaki dugu».