IX. Aste Kulturala ospatuko dute Gernika-Lumoko hirugarren adinekoek
Burua zein gorputza martxan jartzeko asmoz sortu zuten Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra elkarteko kideek Hirugarren Adineko Zentroen Aste Kulturala. Sortu zenez geroztik, bederatzigarren urtea da aurtengoa, eta taula gainera igotzeko gogo beragaz edo gehiagoz etorriko dira beste behin, abenduaren 1ean, 2an eta 3an.
Antzezten eta abesten onenak izatea baino, parte hartzaileen helburua norbere burua balioan jartzea eta aktibo sentitzea da, «bizitasun eta bizipozagaz».
Urtean zehar, hitzaldiak, irteerak, gimnasia, yoga, eskulanak, bazkariak eta beste hainbat egiten badituzte ere, aste kulturalean antzerkia eta korua izaten dira nagusi.
Oraingoan, gernikarrekin batera, Oñatiko eta Zumarragako hirugarren adinekoak izango dira taula gainera igoko direnak. Eta herriko eszenatokitik, Gipuzkoako herri bi horietakora salto egingo dute gerora.
EGITARAUA
Abenduak 1
17:00etan, Elai Alai aretoan.
– Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra zentroaren eskutik, ¡Ay, que viene mi hermano! antzezlana. Gidoia/Zuzendaria: Mila Artetxe. Musika: Maria Luz Solatxi. Argiak: Mari Paz Beares.
– Korua: Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra korala. Zuzendaria: Juan Mari Kaltzada.
Abenduak 2
17:00etan, Elai Alai aretoan.
– Oñatiko Pake-Leku jubilatuen zentroaren eskutik, Ikusi Makusi antzerki taldeak Ospitalea ala zoroetxea? antzezlana eskainiko du. Moldaketa eta zuzendaritza: Asun Arzuaga. Tramoiari: Javier Larrea.
– Korua: Aloña Abesbatza. Zuzendaria: Ainhoa Galdos.
Abenduak 3
17:00etan, Elai Alai aretoan.
– Zumarragako Gure txoko jubilatuen zentroaren eskutik, Irri Makila antzerki taldeak El Ambulatorio antzezlana eskainiko du. Musika: Mendizaharra jota taldea.
– Korua: Goizaldi korala.