Oraindik ere, badira landaguneak gure eskualdean, baina horietako askok dagoeneko izaera hori galdua dute. Baserri eta etxeak ziren aintzina nagusi Euskal Herrian, orain, baina, horiei bestelako eraikinak ere gehitu zaizkie. Murueta mugatik erreparatut...

Oraindik ere, badira landaguneak gure eskualdean, baina horietako askok dagoeneko izaera hori galdua dute. Baserri eta etxeak ziren aintzina nagusi Euskal Herrian, orain, baina, horiei bestelako eraikinak ere gehitu zaizkie. Murueta mugatik erreparatuta, esaterako, argi ikus daiteke urteen poderioz, gure inguruak pairatu duen aldaketa. Errepidearen itxura ez ezik, alde bateko zein besteko irudia ere guztiz ezberdina da, gaur egun. Paisaiak leku gutxiago du gaur, eta horren ordez, etxebizitzek eta bestelako eraikinek osatzen dute gure txokoetako asko eta asko.