Elantxobeko postal lehiaketarako lanak abenduaren 6ra arte aurkeztu daitezke
14 urte bitarteko ume eta gaztetxoek parte hartu dezakete lehiaketan. Eta aurkezturiko lan guztiekin erakusketa osatuko dute Gorgonio Renteria kultur etxean.
Hain zuzen ere, abenduaren 6an, 17:00etatik aurrera jarriko dituzte ikusgai postalak, eta partaide guztien artean txokolatada egingo dute.
Gainera, Elantxobeko Be Bai Euskara elkartetik jakitera eman dutenez, udalaren webgunean ere ipiniko dituzte lehiaketara aurkezturiko lanak.
Azaldu dutenez, aurkezturiko lan guztiekin osatuko dute aurtengo Gabonetako postala.
Be Bai Elantxobeko Euskara elkarteko kideek osaturiko epaimahaiak postalen kalitatea eta originaltasuna baloratuko ditu. Baina, partaide guztiek jasoko dute sariren bat; margotzeko materialak emango zaizkie (margoak, arkatz markatzaileak….).
