Gernika-Lumoko lanbide Ekimenak zentroak formakuntza tailerrak eman ditu, eta 2015. urtean Busturialdeko 112 enpresak hartu dituzte Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) trebatzeko klaseak. Formakuntza tailer horiek eskualdeko enpresa sektorea hobetzea izan dute helburu.
Hala, hurrengo urtera bitartean ere prestakuntzara bideratutako ekimenak egingo dituela azaldu du Lanbide Ekimenak Zentroak, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziarekin lankidetzan. Lanbide Ekimenak Zentroaren esanetan, “IKTen erabilera ezinbestekoa da gaur egungo merkatuaan trebetasunarekin aritzeko. Horretarako, enpresek gai horretan dituzten beharrizanak zeintzuk diren jakiteko azterketa eta prospekzio bat egin dugu, eta 29 enpresak parte hartu dute”.