Mertzede ikastetxeko finalistak, irakaslearekin
Domekan egin zuten sari banaketa, egoitzaren jaialdiaren harira. Mertzede ikastetxeko Irati Perezek lehen saria eskuratu du aurten. Bigarrena Seber Altube ikastolako Aritz Etxebarriazarragarentzat izan da, eta hirugarren saria Mertzedeko Ismene Lopezek hartu du. Seigarren mailako ikasleentzako sariketa da Calzada egoitzak antolatzen duena. Domekan, beraien lanak irakurtzeaz gain, bertsoak kantatzeko aukera ere izan zuten irabazleek.