Iazko irailean On Domingoren jaiotzaren mendeurrena ospatu zuten.
Ospakizun hirukoitza izango dute asteburuan Ibarrangelun. Euskara Eguna eta San Andres jaiekin batera, On Domingori omenaldia egin eta haren bustuaren inaugurazioa egitea erabaki dute aurten.
Txiri-txiri euskara taldeko kideek esan dutenez, hirurak urtero antolatzen dituzte, baina, aurtengoa bereziagoa izango da. “On Domingoren omenezko bustua inauguratzeko zein egun hobe Euskara eguna baino”.
Izan ere, udalerriko apaiza izan zen euskara eta euskal kultura herrian sustatu zituenak. Lorea dantza taldea sortuz, euskara eskolak emanez eta beste hamaika ekimenen bidez, euskal nortasuna barneratu zieten herritarrei.
Iaz On Domingoren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi ugari egin zituzten urte osoan zehar. Eta aurtengo maiatzean, herritarrek haren bizitzaren inguruan sorturiko
Kostaldeko Pastoral Txikia pastorala antzeztu zuten San Andres elizan. “Asmoa zen bustua iaz jartzea baina, ezin izan zen”, zehaztu dute euskara taldekoek.
Aurtengo maiatzean On Domingoren bizitzari buruzko pastorala antzeztu zuten San Andres elizan.
Domekako egun handiaren aurretik, zapatu arratsaldean briska eta mus txapelketak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita. Briska txapelketa kultur etxean izango da, mus txapelketako partaideak, ostera, Elixalden elkartuko dira. Txapelketetarako izen ematea Ibaetako kultur etxean egin behar da barikura bitartean.
Halaber, gaua alaitzeko trikitilarien emanaldia egongo da Eleixalde auzoan, 22:30etatik aurrera.
Biharamunean, 11:00etako meza entzun ostean, eguerdian egingo dute On Domingoren bustuaren inaugurazio ekitaldia. Auuretik baina, herriko Lorea dantza taldearen euskal dantzen saioa ikusteko elkartuko dira herritarrak, eta jaioberriei opariak banatuko dizkiete.