'Premios Saski saria' jasoko du gaur gauean Mario Lopezek Bilbon
Mario Lopez Gernika Bizkaiaren entrenatzailea sarituko dute gaur gauean Bilbon.Premios Saski Sariak izeneko ekitaldian jasoko du bere lanaren ordaina. Lopezegaz batera, entrenatzaile hauek ere sarituko dituzte: Txus Vidorreta, Andoni Rodriguez, Juan An...
Premios Saski Sariak izeneko ekitaldian jasoko du bere lanaren ordaina. Lopezegaz batera, entrenatzaile hauek ere sarituko dituzte: Txus Vidorreta, Andoni Rodriguez, Juan Antonio Sierra, Joxean Figeroa eta Carmelo Echevarria.
Bizkaia Basquet fundazioak antolatuta, Bilboko Torre Iberdrola jatetxean egingo dute ekitaldia, 21:30etatik aurrera.
Gainera afari solidarioa ere egongo da. Fundazioaren Beninentzako baloiak izeneko kanpañara bideratuko da gaurko galan bildutako dirua. Benin iparraldeko Kandi herrian (Afrika) saskibaloi kantxa berria eraikitzeko izango da.
Ligan atsedenaldia dute
Bestalde, 2017ko Europako txapelketarako sailkatze partidak direla-eta, Emakumezkoen ligan atsedenaldia dute asteon.
Gernika Bizkaiako hiru jokalari zein bere selekzioagaz ariko dira lehian. Claudia Pop-ek Errumaniagaz eta Rachael Vanderwal-ek eta Ella Clark-ek Erresuma Batuagaz jokatuko dute bihar eta asteazkenean.
Emakumezkoen ligako taldeek hilaren 29an ekingo diote berriz ligari. Gernika Bizkaiak Huelvan (Andaluzia) jokatuko du Conqueroren kontra.