38. Euskal Zine Bileraren irekiera ekitaldiko sarrerak eskura jarri dituzte
Lekeitioko kultur etxean lortu daitezke jada, 38. Euskal Zine Bilerako Irekiera Ekitaldiko sarrerak. Irekiera domekan izango da arratsaldeko 19:00etan.Silvia Manzana eta Jon Ander Alonso aktoreek gidatuko dute irekiera ekitaldia. 38. Euskal Zine Bilera...
Silvia Manzana eta Jon Ander Alonso aktoreek gidatuko dute irekiera ekitaldia. 38. Euskal Zine Bilerako epaimahaia aurkeztu eta aurtengo euskal zine bileraren gakoak eta parte hartuko duten 41 filmen berri emango dute.
Filma eta solasaldia
Horrez gain, Amama filma eskainiko dute. «Guretzat urteko euskal ekoizpen esanguratsuena». Ondoren, Asier Altuna zuzendariagaz eta filmeko aktore nagusiekin solasaldian jarduteko aukera egongo da, Aitor Abaroaren eskutik. Ikusleek ere, zuzendari eta aktoreei galderak luzatzeko aukera izango dutela jakitera eman dute Euskal Zine Bileraren antolatzaileek.