
herritarrak kanta kanta lorue ekimenean, irailaren 10ean
Iraileko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei begira antolatu zuten ekimena da
Kanta kanta lorue. Irailaren 10ean kaleak kantuz betetzeko, ekainean martxan jarri zuten ekimena da, eta hiru aldiz batu ziren irailaren 10ean ekitaldi nagusia egin arte. Orain, baina, ekimen horrek jarraipena izango du eta hilean behin batzen jarraituko dute.
Bermeoko Jai Batzordeak eta herriko hainbat kultur taldek antolatutako ekimena da. Hain zuzen ere, hileko azken aurreko barikuetan batuko direla azaldu dute, beraz, etzirako jarri dute hitzordua. Ekimena irekia da eta gura duten pertsona guztiek parte hartu ahalko dute, baldintza bakarra «abesteko gogoa» izatea da. Hala, herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera.. 20:00etan ipini dute hitzordua, Goiko Plazan.
Goiko Plazatik abiatuta, Bermeoko kaleak zeharkatuko dituzte kantu kantari. Herriko kaleak, euskal kantuen doinuekin beteko dituzte, giro «paregabea» sortzeko.