
Asanblea Astran
Astra Koordinadorak asanblea berezia deitu du zapaturako. Hain zuzen, Astra arma lantegia okupatu zutenetik gaur egun arte proiektua posible egin dujten denak batu gura dituzte. 10 urte beteko dira abenduaren 24an Astra lehenengoz okupatu zutenetik, eta orduz geroztik, ibilbide luzea izan du. Bide horretan, gainera, hainbat bidelagun izan ditu, eta asko izan dira proiektuan parte hartu duten herritarrak. Hala, bai Astra zaharrean, Astra berrituan zein Pasealekuko eskoletan bideratutako proiektuan beren alea jarri dutenentzako deialdi zabala egin dute.
Astraren hamargarren urteurrenerako prestaketa lanekin jarraitzeko bilera ere izango da, eta gerturatzen direnen ekarpenak ere jasoko dituzte.
11:00etan batuko dira, Astran bertan, eta 12:00etan denentzako mokadua izango da. Gero, kartelak jartzeko kedada egingo dute biltzen direnek.