
Umeak Arrantzaleen Museoko tailerretako batean
Familian egiteko tailerrekin jarraitzen du Bermeoko Arrantzaleen Museoak. Hala, zapatuan, beste batez, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin lanean aritzeko aukera paregabea izango dute. Oraingoan,
itsas animaliak izeneko tailerra antolatu baitute.
Lau urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute aipatu tailerrean, betiere, familiako arduradun bategaz. 17:00etan ipini dute hitzordua, Arrantzaleen Museoan eta sarrera doanekoa da. Parte hartzaileek, tailerrean parte hartzeaz gain, museoa bisitatzeko aukera ere izango dute.
Tailerrean parte hartzeko dauden lekuak, baina, mugatuak dira. Horregatik, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. 94-688 11 71 telefono zenbakira deitu beharko da horretarako.