Eñaut Elorrieta. Ken Zazpi taldeko abeslaria

Ken Zazpi
Orain arteko lanik desberdinena kaleratuko du gaur talde gernikarrak. ‘Phoenicoperus’ du izenburu, eta hamar kanta berri dakarkie entzuleari; horietako bi instrumentalak.
Phoenicoperus lana aurkeztuko duzue hilaren 20an. Hasteko, izenburuak zeresana eman duela suposatzen dut.
Bada naturan arrano espezie bat, 15 urte inguru izatera iristen denean, pisutxuegi bihurtzen dena hegan egiteko, eta jadanik, pikua ere gastatuegi du ausardiagaz ehizatzeko. Espezie horretako gehienak hil egiten dira horretara iritsita. Baina bakan batzuk, bere habira bueltatu, eta pikuarekin luma guztiak banan-banan erauzi eta pikua bera ere harkaitzen kontra arrankatzen dute. Luma eta piku berriak ateratzen zaizkie eta beste hainbat urtez bizi dira. Mitoen munduan, mito greziarra da Phoenicoperusa, Fenix hegaztia, bere errautsetatik birsortu zena. Kontzeptu bezala oso interesgarria iruditzen zaigu talde bezala sentitu ditugunak irudikatzeko; baita sozial eta politikoki bizi dugun inflexio puntu eta aldaketen garaiari erreferentzia egiteko ere.
Aro berri bat hasi duzue.
Diskorik disko, erronka eta bide berriak bilatzen ditugu, horrek ematen dio zentzua egiten dugunari.
Zer berri dakar azken lan honek?
Hamar kanta berri. Azken bi urteetan ibili dugun bide horren behin-behineko emaitza da. Burutu dugun diskorik homegeneoena beharbada, organikoena, esperimentalena, freskoena, zikinena…
*Elkarrizketa osorik, aste honetan, HITZAn