Ondarroako bikote bat eta Gernikako talde bat, Gaztea Dantzan-eko finalean
Ikusleek Internet bidez botoa eman ahal dute, eta bihar da azken eguna. Lehiaketako irabazleak eguenean emango dituzte jakitera Gaztea irratiko 'Dida' saioan. 20 bideo daude finaleanGaztea irrati kateak abian jarritako Gaztea Dantzan lehiaketako finale...
Ikusleek Internet bidez botoa eman ahal dute, eta bihar da azken eguna. Lehiaketako irabazleak eguenean emango dituzte jakitera Gaztea irratiko ‘Dida’ saioan. 20 bideo daude finalean
Gaztea irrati kateak abian jarritako Gaztea Dantzan lehiaketako finalean daude bikote ondarrutar bat eta Gernika-Lumoko talde bat. Herritarrek Internet bidez botoa eman ahal dute, eta bihar da botoa emateko azken eguna. Irabazleak egueneko Dida irratsaioan emango dituzte jakitera.Iñigo Arauko eta Nerea Ansola ondarrutarrek Countdown eta Bitch I´m Madonna abestien nahasketaren koreografia aurkeztu dute lehiaketara. Gernika-Lumoko Ross dantza taldekoek, ostera, Zombiak bideoa aurkeztu dute.
Botoa emateko, herritarrek ondoko webgunean sartu eta lehiaketaren atalera joan beharko dute: www.eitb.eus/eu/gaztea.
Lehiaketara gutxienez 30 segundoko dantza koreografia bat aurkeztu behar zen. EiTBk jakitera eman duenez, lehiaketak «aurten ere arrakasta eduki du».
Lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean, epaimahaiak aukeraketa bat egin zuen joan den astean. Eta finalerako 20 bideo aukeratu zituzten, tartean ondarrutarrena eta gernika-lumotarrena.
Sariak
Entzuleen botoekin, lehenengo, bigarren eta hirugarren postuak erabakiko dira; lehenengo postuan geratzen den bideoak 1.000 euroko saria jasoko du eta bigarren eta hirugarren geratzen direnek 500 eta 300 euro, hurrenez hurren.
Baina horiek ez dira sari bakarrak izango. Izan ere, epaimahaiak talde onena, bikote/bakarlari onena eta bideo onena aukeratu eta sarituko ditu. Eta horiek 750, 500 eta 500 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren.