Hiru perretxiko erakusketa egingo dituzte asteburuan
Zapatuan eta domekan bilduko dira Morgan; irteera, bazkaria eta erakusketa egingo dituzte. Ibarrangelun eta Busturian, etzi egingo dute erakusketaUrriaren 25ean Foruan egin zuten bezala, Busturian, Ibarrangelun eta Morgan ere, perretxiko erakusketa egi...
Zapatuan eta domekan bilduko dira Morgan; irteera, bazkaria eta erakusketa egingo dituzte. Ibarrangelun eta Busturian, etzi egingo dute erakusketa
Urriaren 25ean Foruan egin zuten bezala, Busturian, Ibarrangelun eta Morgan ere, perretxiko erakusketa egingo dute. Hain justu, asteburu honetan bilduko dira herri bateko zein besteko bizilagunak aipatu erakusketagaz gozatzeko.Busturian, esaterako, etzi, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte jardunaldi mikologikoak. Horretarako, Euskadiko Biodibertsitate zentroan elkartuko dira, eta, bertan, hainbat ekintza egingo dituzte: hala nola, onddoak biltzeko irteera, udazkeneko onddoen erakusketa, haur tailerrak, hitzaldia, sariak…
Morgan, aldiz zapaturako zein domekarako jarri dute hitzordua Atxispe elkartekoek. Izan ere, lehenengo egunean, perretxiko irteera egingo dute, eta hurrengo egunean erakusketa. Hala, bihar, 08:30ean aterako dira parte hartzaileak perretxiko bila. Ondoren, 15:00ak inguruan, perretxiko zaleen arteko bazkaria egingo dute Estarta jatetxean. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, jatetxean bertan eman beharko du izena bazkarira joan nahi duenak.
Domekan, berriz, erakusketa egiteko eguna izango da. 12:00etan hasi eta 15:00etara arte izango dira hainbat eta hainbat perretxiko ikusteko aukera. 12:30etik erakusketa itxi arte, gainera, perretxikokantupoteoak giroa alaituko du, musika apur bategaz.
Ibarrangelun, domekan
Ibarrangelun ere, herritarren eskura jarriko dituzte perretxiko mota ezberdinak. Domekan izango da hori; hain zuzen, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Hori posible izan daiten, baina, aurreko egunean kultur etxera eraman beharko dituzte perretxikoak herritarrek, bertan sailkatu eta hurrengo egunean erakusgai jartzeko.
Halaber, Ibarrangeluko perretxikozaleek aurreratu dutenez, perretxiko horien dastaketa ere egongo da domekan bertan.