Egoiliarrak iazko jai egunean
Egun polita antolatu dute egoiliarrek eta euren familiek ondo pasatzeko aukera izan dezaten; izan ere, familiek protagonismo handia izaten dute egun horretan.
11:30ean emango diote hasiera jai egunari, mezarekin. Ondoren, urtero legez, zaharren egoitzara bertaratuta, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek egoiliarrak eta euren familiak agurtzeko berba hartuko du. Omenaldietarako tartea ere edukiko dute; aurten, hain zuzen ere, Josefina Ibarluzea Fernandez eta Julia Romero Camara egoiliarrak omenduko dituzte. Bertaratuakoek, gainera, Bermeoko Abesbatzaren kantaldiagaz disfrutatu ahalko dute.
Abesbatzaren kontzertua amaituta, berriz, danborren hotsa nagusituko da. Ohitura bihurtu den egoitzako danborradarako tartea izango baita. Bazkaldu ostean, arratsaldean, berriz, dantzarako aukera izango dute musika emanaldiagaz.