Hilaren 20a orduko eman behar da izena bakailao lehiaketan
Urtero legez, pil-pil eran prestatutako bakailao lehiaketa egingo dute Mundakako udaletxeko arkupeetan, Santa Katalina jaien baitan. 31. lehiaketa izango da aurtengoa, eta parte hartu nahi duenak hilaren 20a orduko eman beharko du izena. Hain justu, hi...
Herriko txokoek, taldeek zein norbanakoek parte hartzeko aukera izango dute; betiere, kazola bakoitzeko bi sukaldari egongo direlarik, gehienez.
Hala, interesa duenak Turismo Bulegoan (astelehenetik eguenera, 10:30etik 14:00etara) edota turismo.mundaka@bizkaia.org helbidera mezua bidalita eman ahalko du izena. Azken horretan, sukaldarien izen-abizenak, kazolaren izena eta harremanetarako telefono zenbakia agertu beharko dira idatzita.