Dantzariek hartu dute Jai Alai frontoia
Busturialdeko dantzari nagusiek beraien eguna ospatu zuten zapatuan. Iluntzean, Jai Alai frontoia dantzekin girotu zuten Bakioko, Bermeoko, Busturiko, Foruko, Mundakako, Gautegiz Arteagako, Ajangizko eta Gernika-Lumoko dantzariek. Ostean, elkarrekin af...

Busturialdeko dantzari nagusiek beraien eguna ospatu zuten zapatuan. Iluntzean, Jai Alai frontoia dantzekin girotu zuten Bakioko, Bermeoko, Busturiko, Foruko, Mundakako, Gautegiz Arteagako, Ajangizko eta Gernika-Lumoko dantzariek. Ostean, elkarrekin afaldu zuten 200 lagun inguruk, Astran. 2016an Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak antolatuko ditu ume zein nagusien dantzari egunak.