Onintza Enbeita
Azken legealdian Amaiurko diputatua izan da Onintza Enbeita muxikarra, eta orain EH Bilduren zerrendetan aurkeztuko da. Herriz herri egindako prozesuaren ostean eman ditu jakitera EH Bilduk Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak zeintzuk diren. Oskar Matuteren esanetan, hautagai berriei dagokie orain Amaiurrek egindako lanari jarraipena ematea.
Kazetaria ofizioz, azken legealdia ere Espainiako Kongresuan eman du Enbeitak, Iñaki Antiguedaden lekua hartu ostean.