Afaria egin zuten Astran
Busturialdeko dantzari nagusiek beraien eguna ospatu zuten zapatuan. Iluntzean, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia dantzekin girotu zuten Bakioko, Bermeoko, Busturiko, Foruko, Mundakako, Gautegiz Arteagako, Ajangizko eta Gernika-Lumoko dantzariek. Ostean, elkarrekin afaldu zuten 200 lagun inguruk, Astran. 2016an Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak antolatuko ditu ume zein nagusien dantzari egunak.