Ikasleak bertsolaritza lantzen
Hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak ari dira egitasmoan parte hartzen. Hala ere, jakinarazi dutenez, aurton, DBHn ere bat- bateko talde bi daude martxan. Bizkaiko Bertsozale elkartearen eskutik lantzen ari dira bertsolaritza ikasgeletan.
Ahozkotasunetik abiatuta, hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak lantzen dituzte ikasleek
Gu ere Bertsotan egitasmoaren bitartez.
Astero edo hamabostero, ordu batez, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza jasotzen dute ikasleek. Besteren artean, urtean zehar egiten diren jaialdietarako bertsoak prestatu, eta jendaurrean zelan egon eta zelan jokatu behar duten lantzen dituzte klaseetan.
2013-2014 ikasturtean eman zioten hasiera egitasmoari Bermeoko Udalaren, ikastetxeen eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen arteko elkarlanaren bidez. Asmoa hurrengoa zela diote: «Etorkizunean Bermeon bertsozaleak, bertsolariak, epaileak eta gai jartzaileak egotea».
Ikastetxeetan egindako lana kaleratzeko asmoagaz, ikasturteari amaiera emateko ikastetxe eta bat-bateko taldeen arteko bertso topaketa egingo dutela iragarri dute.