11:00etan hasi eta 13:00ak arte emango dute ikastaroa.
Ereñoko udaletik jakitera eman dutenez, Kzgunetik lau prestakuntza ikastaro emango dituzte hilabete honetan eta abenduan. Horiek guztiak barikuetan egingo dituzte.
Hala, hurrengo ikastaroa hilaren 20an (barikua) izango da. Egun horretan
Youtube-ren inguruko informazioa eta azalpenak jaso eta erabileran trebatuko dira ikastaroan parte hartzen dutenak. Orduan ere, 11:00etatik 13:00ak bitartean elkartuko dira.
Abenduan beste bi ikastaro
Bestalde, abenduan
Twitter-en eta doako antibirusen inguruan ariko dira. Abenduaren 4ean, 18:00etatik 20:00etara egingo dute
Twitter-en inguruko prestakuntza ikastaroa. Ordaindu behar ez diren antibirusei buruzkoa, berriz, abenduaren 18an izango da, 18:00etatik 20:00etara.