Joan den zapatuan [urriak 31] amaitu ziren Ondarearen Europako Jardunaldiak Bizkaian. Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, jardunaldien baitan antolatu diren ekintzetan
ia 10.000 herritarrek parte hartu dute. “Kanpaina arrakastatsua izan da”.
Jardunaldiak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu ditu, beste behin ere, beste ehun eragilerekin batera (udalak, museoak, kultur elkarteak…). Aurtengo gaia burdina izan da eta ondorioz, herritarrek, burdinari lotutako kultur ondareak ezagutu ahal izan dituzte. “Aurtengoa Europako Ondare Industrial eta Teknologikoaren urtea izan da eta horregatik, jardunaldiak ere burdinagaz lotuta egin dira”.
Europako Ondare Jardunaldietako bisita bat. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Egindako ekintza guztietan, herritarrek denetariko eskaintza eduki dutela diote aldundikoek. “Bisita gidatuak, hitzaldiak, lantegiak eta erakusketak ikusteko aukera izan dute herritarrek. Eta ekintza horiei guztiei esker, ohikoak ez diren lekuak bisitatu dituzte herritarrek”. Leku asko, gainera,
estreinako bisitatu direla diote: La Naval-en instalazioak, Comapñia Anonima Basconia, La Robla eta La Encartadaren lantegiak, esaterako. “Horiek, gainera, gaur egun teknologia ikerketan gune dira”.
Ibilbideak ere askotarikoak izan dira: Barbadun, Herririas, Cadagua, Lea, Artibai, Arrierreka eta Ibaizabal.
Guztira 200 jarduera baino gehaigo egin dira urrian. “Beste behin ere, ekintza horiek guztiek Europako Ondare Jardunaldiak ezinbesteko hitzordu bihurtu dute”.
Herritar
gehienek parte hartu duten ekintzak bisita gidatuak izan direla esan dute. “Publikoak, gainera, asteburuak erabili ditu jarduera horietan parte hartzeko”.