
Aranak Dakarrera eroango duen motorra aurkeztu du arratsaldean
Ereñarrak eta GOR Sportek udalerriko txokoan emango dute, 21:00etatik aurrera.
Bertan, besteak beste, aurtengo Dakarreko balorazioa egingo du pilotuak, eta horrekin batera, datorren urteko probari begira zenbait datu eta informazio aurreratuko ditu.
Gainera, argazkien eta bideoen erakusketagaz osatuko dute gaueko emanaldia. Eta gura duenak Aranagaz argazkiak ateratzeko aukera izango du, eta posterrak sinatzen ariko da.
Bestalde, aurretik, 17:00etatik 20:00ak bitartean Gernika-Lumoko Eroskin egongo da Dakarrean erabiliko duen motorraren aurkezpena egiten. Eta bihar goizean zehar ere han izango da.
Era berean, gaur 20:30etatik aurrera Gernika-Lumoko 1000 Azules tabernan
Txomin Arana Dakar 2015eko irudien aurkezpena izeneko ekitaldia egingo dute.