Lanbide Ekimenak, Gernikan
Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak merkataritzarako konpetentziak garatzen lagunduko duen formazioa emango du. Ikastaroa doakoa izango da, eta langabezian dauden 33 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Azaroan hasi eta urtarrilera bitartean garatuko da aipatutako formazio ekintza hori.
120 teoria ordu eta 200 praktika ordu egin beharko dituzte ikasleek. Praktika horiek eskualdeko enpresetan egingo dituztela jakinarazi dute.Interesa dutenek Lanbide Ekimenak zentrora jo dezakete, edo telefonoz deitu (946 255 758).