'Fausto herritar eredugarri' antzerkia, azaroaren 7an, Lekeition
Fausto herritar eredugarria-gaz hitzordua izango dute antzerkizaleek azaroaren 7an, 22:00etan, Lekeitioko Ikusgarri aretoan. Marloweren Fausto antzezlana abiapuntutzat harturik komedia, tragedia eta performancea nahasten ditu Galder Perezek zuzentzen d...
Faustoren mitoa gaur egunera ekarriko dute. Kartzelan preso dago Fausto. Indultua eskainiko diote, Madame Demokraziarekin ezkontzea onartu eta, ondorioz, herritar eredu bihurtzea onartzen baldin badu. Horrela bada, Faustok Ongizatearen bidea, ezkontzarekin hasiko du, noski, Mefistofeles emaztetzat onartuz.
«Sormen diziplina ezberdinak bat eginik: aktoreak, idazleak, musikariak, DJak, raperoak, eszena zuzendariak , diseinatzaileak… Kutsu hiritarra gailentzen da antzezlanean, egunero zapaltzen dugun eta zapaltzen gaituen kaleetakoa, musika elektronikoa eta hip-hop-a, testu klasiko eta kaletarragaz nahastuz. Irudi eta akzio basatiez beteriko antzezlana, kolpe latzez, gezurrez eta ilusioez beteriko bizimodua agerrarazteko», azaldu dute egileek.
Sarrerak kultur etxean egongo dira salgai, aldez aurretik.