Iazko beldur etxea
Amerikako Estatu Batuetan (AEB) ospatzen den Halloween jaia ospatzeko aukera izango dute muruetarrek. Batez ere, umeei zuzendutako egitaraua prestatu dutela azaldu dute antolatzaileek.
Gaur, 19:30ean, parte hartu gura duten umeek Elizalden batuko dira. Handik abiatuta, eta AEBetan egiten den modura, etxerik etxe gozokiak batzen ibiliko dira Goierri eta Kanpantxuko auzoetatik.
Halloween prestatzen
Ondoren, 20:30ean, mozorro lehiaketa egingo dute. Jakinarazi dutenez, erositako mozorroekin ezin izango da parte hartu. 21:00etan izango da beldur etxea zabaltzeko unea. Han, bertaratutakoek umeentzako beldurrezko film bat ikusteko aukera izango dute, eta askaria ere izango dute.
Bihar ere, 19:00etatik aurrera beldur etxea zabalik izango da eta karaokeagaz ondo pasatzeko aukera izango dute.
Bi egun hauetarako gauzak prestatzeko, baina, hil honetako bi barikutan batu dira zenbait herritar, nagusiak zein umeak. Hala, umeen mozorroak eta beldur etxea prest jartzeko apaingarriak egiten ibili izan dira. Emaitza, gaur bertan ikusi ahalko dute herritar guztiek.
Halloween prestatzen
Halloween prestatzen