EUP! irratiaren aldeko kontzertua, Markina-Xemeingo gaztetxean
EUP! irratiaren aldeko kontzertua egongo da egongo da zapatuan, 22:30ean, Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean. Markina-Xemeingo A.D. eta Donge taldeen eta Lekeitioko Titadineren eskutik metal doinuak izango dira nagusi gaztetxeko eskenatoki txikian.A...
A.D. taldeko Richar (bateria), Ander (gitarra), Iban (baxua) eta Igor (ahotsa) Si vis pacem izeneko disko berria aurkeztera aterako dira Akerbeltz gaztetxeko oholtzara. Udaldiko geldialdiaren ondoren Bilboko Udondo gaztetxean eman zuten aurkezpen kontzertua markina-xemeindarrek. Oraingoan herritarrei aurkeztuko diete lan berria eta brutal crossover doinuez beteko dute gaztetxea.
Bigarren aldia
Berriatuan estreinako kontzertua emanda, bigarren agerraldia egingo dute zapatuan, Donge taldekoek. Garciak (gitarra), Itxoñok (bateria), Okolak (baxua) eta Akelik (ahotsa) osatutako taldeak sei kantaz osatutako lehen maketa dauka kalean: Infernuan, Heriotz Zigorra, Tortura gelan, Gaixotasuna, Gizajaleak eta Organu kontrabandua. Kanta horiek ezagutzeko aukera egongo da zapatuko zuzenekoan.
Azkenik, Titadine talde lekeitiarrak berotuko du Markina-Xemeingo gaztetxea. Beti bezala, eromena sortuko dute Ostijen andaran edo Zulo beltzean bezalako grincore doinu gogor eta indartsuekin.