
12:00etan hasiko da bi taldeen arteko neurketa.
Gernika Rugby taldearentzat denboraldi honetako hirugarren euskal derbia izango da, baina, Urbietan jokatzen duen lehenengoa; aurreko bietan porrota jaso zuen etxetik kanpo.
Hain zuzen ere, lehenengo jardunaldian 42-20 galdu zuen talde gernikarrak Hernaniren kontra. Eta Getxo Artea 34-22 nagusitu zitzaion hirugarren jardunaldian.
Basurdeak sailkapeneko hamargarrenak dira, zortzi puntugaz, eta ordiziarrak, berriz, hamabi puntu eskuratuta zazpigarrenak dira. Era berean, gainontzeko euskal taldeak ere sailkapeneko beheko postuetan daude. Zortzigarrena da Hernani, hamar puntugaz, eta Getxo Artea zazpi puntugaz sailkapeneko azken aurreko taldea da (Pozuelo da azkena, orain arte hiru puntu besterik ez baititu lortu).
Hala, sailkapeneko goikaldeko postuei dagokienez, VRAC Quesos Entrepinares da liderra 25 puntugaz. El Salvador bigarrenak hamazortzi puntu ditu, eta Complutense Cisneros hirugarrenak, hamazazpi puntu ditu. Haren atzetik daude, Bathco eta Alcobendas, hamasei eta hamabost puntugaz, hurrenez hurren.