Mendata Berrik 3.700 euro ordaindu ditu gaztagatik
Elgoibarko 'Mausitxa' baserriaren gazta izan da epaimahaiaren arabera, aurtengo gozoena. Iazkoaren prezio erdian saldu da aurten gaztaren erdia; 7.500 euro ordaindu baitzuten iaz.Urtero legez, jendetza ugari bildu zen Merkurio iturriaren inguruan, Jose...
Elgoibarko ‘Mausitxa’ baserriaren gazta izan da epaimahaiaren arabera, aurtengo gozoena. Iazkoaren prezio erdian saldu da aurten gaztaren erdia; 7.500 euro ordaindu baitzuten iaz.
Urtero legez, jendetza ugari bildu zen Merkurio iturriaren inguruan, Jose Antonio Bastegieta Marko-k gidatzen duen gazta enkantea ikusteko. Eskaintzaileak ere, han izan ziren, hutsik egin barik. Hala ere, aurrekoetan baino gutxiago ordaintzeko prest agertu ziren atzokoan.Hala, Urriko Azken Asteleheneko gaztarik onenaren prezioa nabarmen jaitsi da iazkoarekin alderatuta; erdia ordaindu du, hain zuzen ere, Bilboko Mendata Berria jatetxeak gazta irabazlearen erdiagatik. Hirugarren urtez jarraian erosi du Mendata Berriak Gernika-Lumoko gazta irabazlea. Aurten, 3.700 euro ordaindu ditu gazta erdiagatik, iaz, aldiz, 7.500 ordaindu zituen.
Gazta gozoenaren ekoizlea Elgoibarko Mausitxa baserria izan da. Bigarren saria, berriz, Mutrikora joan da, Goienetxe-k jaso du, hain zuzen ere. Enkantean, Goienetxeren gazta erdia, 300 euroan erosi du Xaibor diskofestak. Iaz, aldiz, Xaiborrek 4.100 euroan erosi zuen bigarren sariduna.
Aurreko urteetan egin modura, gazta erdiagatik ordaindutako 3.700 euroak Gernika-Lumoko Calzada egoitzak jasoko du.