'Amuak' literatur jaialdiak adin guztientzako ekintzak dakartza
Literatur ekintzak sare baten bildu ditu, beste behin ere, Ondarroako Udalak. Eguenetik zapatura, «gustu guztientzako» ekintzak ikusi ahalko diraAmuak literatur jaialdiak ekintza literarioz beteko du Ondarroa datorren asteburuan. Urte osoan literatur...
Literatur ekintzak sare baten bildu ditu, beste behin ere, Ondarroako Udalak. Eguenetik zapatura, «gustu guztientzako» ekintzak ikusi ahalko dira
Amuak literatur jaialdiak ekintza literarioz beteko du Ondarroa datorren asteburuan. Urte osoan literatura ardatz duten ekintzak egiten badira ere, duela lau urte, Ondarroako Udalak ekintza horiek guztiak egitasmo bakar baten biltzea erabaki zuen. Urtetik urtera gero eta indar gehiago hartzen ari den egitasmoa dela diote udal ordezkariek: «oihartzuna handitzen doa». Aurtengo programak adin guztientzako ekintzak biltzen dituela azpimarratu dute.Gutxinaka-gutxinaka gero eta ekintza gehiago hartzen ari den egitasmoa dela dio Eneritz Basurko Ondarroako Udaleko euskara zinegotziak. «Indarra hartzen doan egitasmoa da. Eta gure nahia da aurrera jarraitzea».
Aurretik egindako egitasmoetan herritarrek «ondo» erantzun izan dutela diote udal ordezkariek. «Orokorrean, jendeak ondo erantzuten du», dio Maite Rey Ondarroako Udaleko euskara teknikariak.
Egitasmoaren aurkezpenean, Rey eta Basurkogaz batera, Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko idazlea eta editorea eta Nazaret Froufe Lauka Teatroa taldeko kidea izan ziren. Azken horrek, hain justu, Mendigurenek urteak atzera idatzitako Amodioaren ziega testuan oinarritutako antzezlana taularatuko du zapatuan.
«Obra dramatikoa da, baina umore puntua ere badauka», dio Mendigurenek. Froufek «istorio gordina» baina aldi berean «elegantea» dela dio.
Basurkok Amuak Ondarroara etortzeko aukera paregabea dela dio. «Adin guztientzako eta gustu guztientzako ekintzak daude; badago zer ikusi».