Alex Hormaetxea eta Eric Irastorza nagusi Azken Jai Alain
Urriko Azken Astelehena eta Azken Jai Alai ospatu zituzten atzo gernikarrek. Azoka eguneko giroa Jai Alai pilotalekura eraman zuten hainbat herritarrek, udako denboraldiko azken partiduagaz gozatzeko. Eric Irastorza zen atzoko izarra Jai Alaiko kantxan, eta, Alex Hormaetxea bermeotarraren laguntzarekin, joko ederra erakutsi zuen Ipar Euskal Herrikoak.
35-29 amaitu zen partidua Jai Alain, Hormaetxea eta Irastorzaren alde. Hasi, baina, nahiko berdinduta hasi zuten partidua bi bikoteek. Markagailua 9-8 zenean apurtu zuten partidua bermeotarrak eta Bidartekoak. Jokoan sartuta, sei puntu lortu zituzten segidan, gernikarrei abantaila hartuz. Aurrean fin ibili zen Hormaetxea, eta atzean joko ona egin zuen Irastorzak.
Unai Lekerikabeaskoa zuen ondoan. Gernika-Lumoko gazteak profesionaletara jauzia eman berri du. Daniako (Florida, AEB) Jai Alai frontoira joango da neguko denboraldia egitera, eta, atzokoan behintzat, publikoa konbentzitu egin zuen. Aurrean, lagun, Diego Beaskoetxea munduko txapelduna izan zuen Lekerikak.
Beaskoetxearen joko ona
Hala ere, Gernika-Lumoko aurrelariak ere nahikoa lan izan zuen Jai Alaiko markagailua berdinduta mantentzen. Joko ona erakutsi zuen aurrean, eta tanto politak eman zizkien ikusleei. Hala ere, Hormaetxeak ez zizkion gauzak batere erraztu, eta ikusgarria egin zuten atzoko norgehiagoka.