Ispilue proiektuaren aurkezpena
Gizartearen eta sarekideen konpromisoa eta inplikazioa bilatzen duen ekimen berria aurkeztu du Sarek. Barikuan egin zuten ekitaldian aurkeztu zuten
Ispilue proiektua. Ispiluak eskuan hartuta, laguntzeko eta lan egiteko prest dagoen jendea horietan islatzeko konpromisoa eskatu zuten. Urrian hasi eta 2016ko ekainera bitartean, beraz, proiektu horretan buru-belarri ariko dira Gernika-Lumoko sarekideak.
Alor ezberdinetako jendearen inplikazioa dute helburu, aniztasuna bilatuz ezberdinen artean. Gaur egun ez dituzten tresnak sortu gura dituzte, eta sakabanaketarekin amaitzeko egiten duten lana kalera aterako dute.
Ispilue proiektuaren lehen urratsa azaroaren 7an emango dutela jakinarazi du Sarek, Astran egingo duten mintegian.