XIX. Perretxiko erakusketa egingo dute Foruan
Orain arte bezala, urriko azken domeka aukeratu du Foruko Muinogorri elkarteak perretxiko erakusketa egiteko. Hala, elkartearen lokalean bilduko dira domekan, 11:00etatik 15:00etara bitartean.
Ohi bezala, erakusketa domekan egingo badute ere, zapatu arratsalderako batuta izan beharko dituzte perretxikoak erakusketan parte hartu nahi duten herritarrek. Orduan egiten baitute zenbait adituk perretxikoen sailkatzea.
Iaz, esaterako, 107 mota jarri zituzten ikusgai, «inoiz baino gutxiago». Hala ere, aurreko erakusketetan 120 eta 200 perretxiko artean jaso izan ohi dituzte. Era guztietako perretxikoak jartzen dituzte bistara, hartara, herritarrek horien arteko ezberdintasunak ikus ditzaten, eta jatekoak direnak bereiz ditzaten.