Gorka Bilbao gernikarrak zuzendutako film luzearen aurre-estreinaldia barikuan egingo dute, 20:30ean. Zine Klubaren laguntzarekin, zesta puntaren historia eta hainbat istorio kontatzen dituen pelikula ikusteko aukera izango dute gernikarrek. Berde Produkzioak arduratu da ekoizpenarekin, eta horretan lan egin dute Zigor Etxebarria eta Hannot Mintegia gernikarrek ere.
Donostiako Zinemaldian izan zen
Jai Alai Blues, Zinemira atalean. Euskal Herrian sortutako kirol “zahar” hori mundu zabalera nola hedatu zen erakusten du pelikulak, eta joan den mendean izan duen bilakaera.