Ereñon jokatu dute Bizkaiko Banakako Harrizulatze txapelketa, eta gizonezkoetan, herrian geratu da garaipena; izan ere, bertako Iker Muruetak (Arratzuko Piratak Herri Kirol taldeko kidea) lortu du nagusitasuna. Emakumezkoetan, berriz, Salut Bueno Kz Kolpeka taldeko kidea izan zen garaile. Bizkaiko zazpi taldetako ordezkariak lehitu ziren. Errekatxo taldetik Luisma Casillas; Kabiezesetik David Duran; Trapagarandik Oskar Laso; Gallartatik Gonzalo Rufrancos; Kz Kolpekatik Salut Bueno eta Arrate Beristain; Arratzuko Piratak Herri Kirol taldetik Iker Murueta eta Asier Zubiaga, eta Burdin Gazteak taldetik Edu Hidalgo, Maria Quintela eta Borja Laureiro.